Bisita gaitzazu

Inprimatu

 

banerweb 

Hiru kale paraleloz osatutako hiribildu historikoan barrena paseatzeko leku ezin hobea aurkituko dugu Agurainen. 1564. urtean Aguraingo herria suntsitu zuen sutearen ondoren eraiki ziren eta harrizko armarri ikusgarri ezberdinez apainduta dauden jauregiak bisitatu ditzakegu. Hiribilduaren harresia kanpo aldetik inguratzen duen ibilbidean zehar Arabako Lautadako paisaiez gozatzeko hainbat txoko aurkituko ditugu. XV-XVI. mendeetako San Juan eta Santa Maria elizak ezagutuko ditugu, hiribilduaren sarrerak babesten dituztenak.

Aguraingo kale eta txoko ezberdinak zeharkatzen ditugun bitartean bertako gastronomiaz gozatu dezakegu erraz aurkituko ditugun taberna, kafetegi eta jatetxeetan.

Turismo Bulegoa info

Bisita gidatuak

Aguraingo Kuadrillacuadrilla logo

LAUTUR Lautadako turismoa Lautur

Aldizkari berria Lautadan revistaakatua1portada