Bisita gaitzazu
DATOS DE INTERÉS
Hiribilduaz aparte beste lau herrik osatzen dute Agurain, auzo moduan kontsideratuak eta " ergoiena" izenarekin ezagutzen direnak: Alangua, Arrizala, Egileor eta Opakua.
Biztanleria: 5.246 biztanleak (2017 urtea)
Luzapena de 37,8 km2
Of. Turismo: Kale Nagusia 8 (Zabalarte)
Tfno: 945 302 931
Mail:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Emergencias:112
Hiru kale paraleloz osatutako hiribildu historikoan barrena paseatzeko leku ezin hobea aurkituko dugu Agurainen. 1564. urtean Aguraingo herria suntsitu zuen sutearen ondoren eraiki ziren eta harrizko armarri ikusgarri ezberdinez apainduta dauden jauregiak bisitatu ditzakegu. Hiribilduaren harresia kanpo aldetik inguratzen duen ibilbidean zehar Arabako Lautadako paisaiez gozatzeko hainbat txoko aurkituko ditugu. XV-XVI. mendeetako San Juan eta Santa Maria elizak ezagutuko ditugu, hiribilduaren sarrerak babesten dituztenak.
Aguraingo kale eta txoko ezberdinak zeharkatzen ditugun bitartean bertako gastronomiaz gozatu dezakegu erraz aurkituko ditugun taberna, kafetegi eta jatetxeetan.
Bisita gidatuak: bisita gidatuak egiten dira Aguraingo hirigune historikoa ezagutzeko. Bisita horien artean daude Santa Maria eta San Juan elizak, igandero, 13: 00etan, eta uztaileko eta abuztuko ostegunetan, 13: 00etan. Bisita osoa ordubete ingurukoa da. Prezioa 4 €-koa da; 7 €, gainera, Gazeo eta Alaitza elizak edo Añua eta Arbulu elizak bisitatu nahi badira. 12 urtetik beherakoak doan. Erreserbak Arabako Lautadako Turismo Bulegoan. Bisita Gidatuak
Turismo Bulegoa 
Bisita gidatuak
Lautadako Kuadrilla Planoa
