Alkatearen agurra

Inprimatu

Teknologia berrien garrantzia gero eta handiagoa den mundu honetan, ezinbesteko ikusten dugu elkarte zein mugimendu guztiek erakuslehio bat izatea interneteko sarean. Hori dela eta, Aguraingo Udalak bere web-orri propioa dauka. Bertan, herritarrak eta bisitariak gure herriko egunerokotasunarekin elkarreraginean jartzen saiatzen gara. Beraz, informazioarako eta harremanetarako ezinbesteko erreminta da.

Web-orrian kulturaren eta gizartearen inguruko informazioa topatuko duzue, baita udaleko beste sailetako informazioa ere. Halaber, web-orriak zuen ekarpen, iradokizun eta iritziak jasotzeko aukera ere eskaintzen dizue, guztion artean udalerria hobe dezagun

Beraz, erakuslehio zuzena, erraza eta azkarra da, zeinetan interesgarri deritzezuen gaietan parte hartu ahal izango duzuen. Horregatik erabiltzera animatu nahi zaituztegu, herritar aktiboak herri biziago bat ekarriko baitigute.

 

IƱaki Beraza Zufiaur

Alkatea