Hasierako onespena ematea Aguraingo hiri antolamendurako plan bereziaren “San Jorge” AI-2 jarduketa integratua garatzeko hirigintza hitzarmenari
Hasierako onespena ematea Aguraingo hiri antolamendurako plan bereziaren “San Jorge” AI-2
jarduketa integratua garatzeko hirigintza hitzarmenari.
Obretarako eta behin-behineko erabileretarako hirigintza lizentzia
Aguraingo 1 poligonoko 1115 lurzatian egin beharreko behin-behineko obra eta erabilere-tarako hirigintza lizentziaren eskaera ikusi da, lanabes-etxola bat eta berotegi instalazio bat eraikitzeko. Eskaera hori LCEk egin zuen 2021eko apirilaren 23an, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean ezarritakoarekin bat etorriz artículo 37, eskaera hori jendaurrean jartzen da hogei egunez iragarki hau ALHAOn eta udal web orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, epe horretan egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak egin ahal izan daitezen.
AGURAINEK ETA LAUTADA OSOAK "BEILATOKI" ZERBITZUA BEHAR DUTE
Agurain, 2021/06/16
AGURAINEK ETA LAUTADA OSOAK "BEILATOKI" ZERBITZUA BEHAR DUTE
Atzo, "Hirigintza, Urak, Ingurumena eta Hiritarrak babesteko Batzordean", Gobernu Taldeak udal honetako zinegotzi guztiei jakinarazi zien kanposantuaren eremurako Plan Berezi bat egiteko prozesuari hasiera eman diola, beharrezko izapide guztiekin, bertan beilatoki bat (errausketa-laberik gabe) jartzeko ezinbesteko urratsak eman ahal izateko.
Gure ustez, Agurain bezalako udalerri garrantzitsu batek, biztanle kopuruan Arabako laugarren udalerria eta 5.000 biztanle baino gehiago dituena, baita bertako eskualdeak ere, horrelako zerbitzu bat izan behar du, zerbitzu hori jasotzeko Gasteizera joan beharrik gabe. Eta hala izan dadin lanean jarri gara.